sábado, 22 de septiembre de 2012



Bideoa ikusi
Herrira mugimenduak Ekitaldia egin du Arrasaten, bertan gaixo dauden presoen etxeratzea aldarrikatu dugu. Fran Baldak Iosuren aulkia entregatu dio Jabier Uribetxebarria anaiari gaixo dauden 13 euskal preso politikoen senideen presentzian.
AZKEN HITZALDIA:
Egun on:
  • Ekitaldi xume honen bitartez, Iosuren bizitzaren alde hainbeste jenderen artean izan den elkarlana eta inplikazioari gure miresmena erakutsi nahi izan diogu. Gaur gainera merezi izan duela esan dezakegu, Iosu etxera bizirik itzuli baita.
  • Horrekin batera, bai Iosuren senitartekoei, bai eta egoera larrian dauden beste presoen etxekoei ere, gure maitasuna eta sostengua erakutsi nahi izan diegu. Gatazkaren ondorioak sufritzen jarraitzen duten pertsonak dira hauek, eta uste dugu gizarte honek bere egin behar duela egoera hauekin amaitzeko betekizuna, pertsona hauen eskubideak eta duintasuna babestuz.
  • Horrez gain, berriro gertatu ezin daitekeenaren erakusgarri izan nahi du gaurko agerraldiak, lau haizeetara hedaturiko “inoiz gehiago ez!” oihu ozena. Lehenik, presoen eta beraien senideen bizitzak mendekurako edota onura politikoak lortzeko helburuekin erabiltzeari utzi behar zaiolako behingoz. Bigarrenik, gizarte honek bakea eta soluzioak eskuratzea merezi ez ezik, behar beharrezkoa duelako, eta gobernuek ezin dute desira horren oztopo izaten jarraitu.

  • Iosuren egoera ezin da errepikatu, eta horretarako beharrezkoa da kartzela politika errotik aldatzea. Eskubideak urratzetik, eskubideak bermatzera igaro; konponbidea eta bakea galaraztetik, hura sustatzeko irizpideetara aldatu; azken batean, denok galtzaile garen egoeratik, denok irabazten has gaitezen aro berri bati lagunduz.
  • Bada kiribiletik ateratzeko garaia. Sufrimenduaren, eskubide galeren, gizarte enfrentamenduaren eta funtsean gatazkaren kiribiletik atera, eta atzera bueltarik gabeko bidean pausuak eman nahi dituen gizarteari aurrera egiten uzteko garaia da.
  • Horregatik aldarrikatzen dugu berriro, gaixorik diren presoak berehala askatzea, inor gehiagok bizitza galtzeko arriskua jasan ez dezan. Neurri bidegabeak amaitu daitezen eskatzen dugu, Europako giza eskubideen tribunalari jarraiki, bizi ororako zigorraren neurria derogatuz. Dispertsioa amai dadin eskatzen dugu, normalizaziorako ezinbesteko urrats gisa, eta ehunaka familien nahigabeari betirako bukaera emanez.
  • Iosuren askatasuna iragarri bezain laster, hausnarketarako deia egin genuen. Hausnarketa, lehen kaltetua Iosu bera izan bada ere, inori onurarik ekarri ez dion egoera bat izan delako honakoa, denok galtzaile egiten gaituena.
  • Alabaina, Espainia aldetik jasotako mezu berriek musika berdina izaten jarraitzen dute: bizi osorako zigorra ahalbidetzen jarraitzeko egitasmo berriak, gaixorik direnak preso mantentzeko iragarpenak… Kartzela politika hau mantentzea gero eta zailagoa den arren, gobernuak temati jarraitzen duela dirudi.
  • Horregatik ikusten dugu beharrezkoa zubi berriak eraikitzea, elkarlana sendotzea, eta erakunde publikoak oinarrizko eskubideen alde behar den eran bustitzea.
  • Gure aldetik helburu horrekin jarraituko dugu lanean, elkarlanerako aukera berriak urratuz, aldaketen alde ate gehiago irekiz eta zubi berriak eraiki daitezen bultzatuz.
  • Zaila dirudien arren, lortuko dugu, ziur! Animo eta laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.