viernes, 21 de septiembre de 2012


Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu
Kazeta.info
“Iritsi da graia, konbentzituak gaude, Euskal Herriko bakearentzat indarrak biltzeko. Bakera iristeko, euskal preso eta iheslari politikoen gaia ekidin ezinezkoa izanen da –hemen beste nun nahi bezala-. Bakoitzari dagokio beraz, ekimen herritar hontan parte hartzea”. Herrira mugimenduak azken hilabetetan egindako lanari buruz bilana egiteaz gain Baionan heldu den azaroaren 10ean izanen den manifestazioari begira “ezpiritu horrekin” oraindik ere indar gehiagorekin lanean segitzeko deia zabaldu du.
Joan den ekainean, Herrirak urriaren 10rako hitzordua eman zuen. EAEn izanen den hauteskunde kanpaina dela-eta, azkenik mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da. Orain arte deialdi hori indartzeko eginiko lana goraipatu du Herrirak Lqpurdiko hiriburuan eginiko agerraldian. Ber maneran, “ondoko 8 asteotan” ahaleginak biderkatzeko deia zabaldu du elkarteak.
“Sentsibilizazio eta informazio lan haundia egin da orain arte manifestaldi hau prestatzeko. Eraman den lanak manifestaldia arrakastatsua izanen dela erakusten digu jadanik. Hain zuzen, ainitz baitira beren sustengua adierazi digutenak eta azaroaren 10ean Baionako karriketan ibiliko direla adierazi digutenak, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen errespetuaren alde”, azaldu du Herrirak. Ondoko egunotan manifestazio deialdiak jaso duen sostengu zabalaren berri emanen du mugimenduak.
Informaziorako materiala berritu du Herrirak. Inprimatuak izan diren 100 000 egunkariak “egokituak” izan dira baitaere “Ipar Euskal Herriko xoko guzietan banatuak izan daitezen ondoko egun eta asteetan”.

Mobilizazioen bilana…
Azken hilabetetan antolatu ekimenen bilana egin du, bestalde, mugimenduak. Herrirak azaldu duenez, antolatu dituen ekimenek “Iparraldeko izpirituak markatu dituzte”. Ehundaka pertsona bildu zituen Euskal Herria Zuzenean festibalaren denboran antolaturiko Lib dubak, eta jendearen aldetik erantzun ona jaso zuten ere Donibane Garazi eta Donibane Lohizunen antolaturiko “Plaza bete” ekimenak.
“Ohartzen gira, jendartea gero eta gehiago lotzen dela gure mugimenduak bultzatzen dituen aldarrikapenei: euskal preso eta iheslarien gaiak podere publikoengandik erantzun azkar bat behar duela agerian gelditzen da”, gaineratu du Herrirak.
Oraindik egiteke dagoen lanaz jabetuta, ondoko egunetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. “Bakoitzaren engaiamenduari esker lortuko ditugu denek espero ditugun emaitzak”, laburbildu du mugimenduak.
Eta hitzordu berriak…
Herrirako ordezkariek hitzordu horien berri eman du:
  • Irailaren 22an, autobus bat antolatua da Villefranche sur Saône-eko presondegira,
  • Irailaren 30ean, Donostiako Anoeta stadiumean, Baiona/Miarritze derbiaren kari, mobilizapen garrantzitsua burutuko du Herrirak. Bertan azaroaren 10eko manifestaldiaren berri emanen dute.
  • Azaroaren 3an, Ipar Euskal Herriko bide bazter guziak euskal preso politikoen argazkiekin estaliko dituzte.
  • Urriaren 13an, ibilaldi bat antolatua da Larrunera.
Azkenik, ostiral honetatik landa, Euskal Irratietan, emankizun berria izanen da. “Herrira zuzenean” du izena saioak. Aste guziz uhinen bidez preso eta iheslarien eskubideak defendatzen dituen mugimenduak antolatzen dituen ekimenen berri emanen dituzte. Emankizuna, ostiraletan arratsaldeko 7.30tan eta larunbatetan ordu batak 20 guttitan pasatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.