lunes, 26 de noviembre de 2012



“Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko” 


Herriraren oharra:
OLYMPUS DIGITAL CAMERAHerrirak Espainiako Audientzia Nazionalak gaur hartutako erabakia salatu nahi du. Izan ere, beste behin 197/2006 doktrinaren aplikazioari argi berdea eman eta zigorra beteta duten 24 euskal preso politiko espetxean mantentzea erabaki baitu. Euren artean, Ines del Rio dago nahiz eta uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere askatasunaren aldeko epaia kaleratu.
Erabaki honen bitartez, Espainiar Estatua giza eskubideak urratu eta denbora galtzen ari da. Soluzioen garaia da, bake justu baten aldeko apostua egiteko unea da eta eskubide guztiak errespetatuak izateko zubiak eraikitzeko momentua da. Eta berau, erabat inkonpatiblea da milaka herritarren eskubideak urratzen dituzten salbuespeneko neurriak indarrean mantentzearekin.
Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko. Horiek horrela, Espainia eta Frantziako gobernuek arduraz jokatu behar dute eta definitiboki konponbide prozesuari positiboki erantzun behar diote. Bide horretan, ezinbestekoa da indarrean dagoen espetxe politikaren aldaketa, 197/2006 doktrinaren aplikazioa errefusatzea eta zigorra bete duten presoak askatzea. Urrats positibo hauek emateak euskal jendartearen gehiengo erraldoi batek desiratzen duen bake iraunkor, justu eta definitibora heltzeko denborak laburtzea ekarriko luke.
Azkenik, Espainiar Estatutik Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ingurura iristen ari diren presioak ezagutu arren, Europako instituzioek giza eskubideen errespetuari bultzada ematen jarraituko dutelaren konfidantza adierazi nahi dugu.
Euskal jendartearen gehiengo zabal batek argi dauka. Bakea guztion artean eraiki behar da, era bateratu eta transbertsalean. Horretarako, ezinbestekoa izango da espetxe politikaren aldaketaren aldeko akordio sozial zabala eraikitzea. Adostasun zabal horren irudikapena gauzatzeko lehen erronketariko bat, datorren urtarrilaren 12an Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorra izango da.
Eskerrik asko
Herrira
 

2012-11-23
Etxerat ha llamado a participar en la movilización general del 12 de enero y ha anunciado que los familiares no realizaran visitas en ese día
Etxerat ha llamado a participar en la movilización general del 12 de enero y ha anunciado que los familiares no realizaran visitas en ese día
Hoy desde la Asociación Etxerat queremos dar a conocer nuestra adhesión la Movilización General Popular convocada por el movimiento Herrira para el 12 de Enero en Bilbao. Y del mismo modo, queremos comunicar que no vamos a realizar las visitas previstas para ese fin de semana en el Estado español y francés, en Inglaterra, Escocia, Irlanda y Portugal.
Consideramos imprescidible que todos/as los/as amigos/as y familiares de los/as presos/as políticos/as vascos/as participemos en esta movilización y que para ello dejemos de acudir ese fin de semana a las visitas que tan importantes son para nosotras/os y para nuestros/as familiares. Ese fin de semana no recorreremos los miles de kilómetros que nos separan de nuestros seres queridos, no pondremos nuestras vidas en peligro y para terminar con todo ello nos reuniremos en Bilbao. De hecho, aunque en la sociedad vasca se viven momentos de esperanza, nuestra situación y la de nuestros/as allegados/as no ha cambiado y lo que es más grave, en muchos casos ha empeorado. Claro ejemplo de ello son los numerosos traslados llevados a cabo en el estado francés tras el 10 de Noviembre, las 12 agresiones físicas sufridas por nuestros/as familaires y amigos(as en las cárceles de España y Francia, cómo se mantiene y se sigue aplicando la doctrina 197/2006 pese a la resolución de Esatrsburgo respecto al caso de Inés del Río... I
De este modo, si bien entendemos que son muchas las consecuencias del conflicto, también sabemos que este nuevo tiempo lleno de esperanza ofrece un nuevo escenario. Y por lo tanto, creemos que es una excelente oportunidad para avanzar, el terminar con esta política penitenciaria de excepción que padecemos nosotras/os y nuestros/as familiares y el respetar los derechos humanos.


martes, 20 de noviembre de 2012


“Denbora” aurkeztu da, U12ko mobilizaziora begirako laburmetraia


Bideoa ikusi eta zabaldu

Lander Garro zuzendari, Eider Rodriguezek idatzitako gidoia oinarri, Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreak protagonista eta Juantxo Sardon argazkilari lanetan aritu dira “Denbora” izeneko lan honetan”.

Denbora: 

Existentziari lapurtutako zati bat da kartzela. Epaile batek zigorra ebazten duen unetik, presoaren kartzelaldia denboraren mugari lotuta dago. Bizitzaren epe jakin bat eman beharko du giltzapean, eta, honenbestez, denbora hori ez da bere denbora izango. 

domingo, 18 de noviembre de 2012

BAIONA

PANO_20121110_165122IMG_20121110_130019IMG_20121110_130035IMG_20121110_130045IMG_20121110_130100IMG_20121110_130218
IMG_20121110_130452IMG_20121110_130516IMG_20121110_130604IMG_20121110_161115IMG_20121110_161132IMG_20121110_161146
IMG_20121110_161719IMG_20121110_161735IMG_20121110_161753IMG_20121110_161831IMG_20121110_162342IMG_20121110_162400
IMG_20121110_163100IMG_20121110_163515IMG_20121110_163812IMG_20121110_164059IMG_20121110_164109IMG_20121110_164224

BAIONA, un álbum en Flickr.

ARGAZKIAK



Laster Herriraren material

 berria salgai!

neguko-katalogoa-2012

Ikusi materiala (jpg) 

Herrira markaren arropa berria, Gabonak baino lehen on-line bidezko salmentan izango da. Bitartean, Bilboko egoitzan eskura dago, Areatza kaleko 2. zenbakiko 2. solairuan. Hiri eta herrietan Gabonetan saltoki gune ezberdinak izango dira, informazio guztia zehaztuta dugunean jakinaraziko dugu. Durangoko Azokan ere arropa salgai egongo da. Beraz, laster, askorik mugitu gabe edo zuen bizilekutik oso gertu materiala eskura izango duzue. 

Adi gure seinaleari! 

sábado, 17 de noviembre de 2012


Etxerat elkartearen oharra:
                                   Ines del Rio eta Josu Bravoren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Ines del Rio eta Josu Bravo presoen hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela. Istripua gaur goizean gertatu da Leon inguruan. Euria hasi du eta errepidea irristakor jarri da, ondorioz, autoaren kontrola galdu dute eta erdibitzailearen aurka joan dira. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa dira, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez dute kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan dute burutu gaur Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, eta ezta bihar A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.
Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak.

lunes, 12 de noviembre de 2012


Azaroaren 24an, London Basque Solidarity Sound System

Londreseko Euskal Herriaren Lagunek antolatuta, azaroaren 24an, larunbatarekin, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun jaialdi itzela izango da Ingalaterrako hiriburuan.


Ikusi Siroka taldearen "Inside on a Belmarsh cell" (Barruan Belmarsheko ziega batean) kantaren bideoa
  


Orain, Parisen txanda da!



Jende uholdeak euskal preso eta iheslariak etxeratu eta bakera hurbiltzeko urrats garrantzitsua eman zuen atzo Baionan. Orain, Parisen txanda da.

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimen kulturala jarriko da martxan igandean Gernikan


Bideoa ikusi eta zabaldu 

Azaroaren 18an, “Herrira Noa” ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua izango da Gernikan. Euskal eszena musikaleko hainbat izen oso ezagun bertan izango dira Jai Alai Pilotalekuan 18:00etatik aurrera. "Herrira noa" ekimen kulturala babestu eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorrean parte hartzeko deia egin asmoz, Gernikako hainbat musikari eta lagunek Kortaturen "Sarri, Sarri" abesti mitikoaren bertsio berezia osatu dute. Gogoratu behar da, Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra abiarazteko lehen ekarpena egin zuela. Kanpaina ekarpen sektorial eta indibidualez osatua egongo da eta hona hemen Gernikako musikariek, hainbat lagunen parte hartzearekin egin duten lana.

Bideoa Gernikako ASTRAn grabatu izan da eta bertan parte hartu dute:

domingo, 11 de noviembre de 2012

Preso eta iheslarien aldeko Baionako manifestazioa, iruditan

Preso eta iheslarien aldeko Baionako manifestazioa, iruditan
Preso eta iheslarien aldeko Baionako manifestazioa, bideoan


Preso eta iheslarien aldeko Baionako manifestazioa, bideoan

Baionako karrikek gainezka egin dute presoen eskubideen alde

Iturria: Berria.info
Argazkian, preso eta iheslarien aldeko manifestazioa ireki duen pankarta. (Bob EDME/ARGAZKI PRESS)

Hamabost mila lagunek bat egin dute Herrira-ren deialdiarekin; kolore orotako alderdi, sindikatu eta eragileak bildu dira

Manifestaldiaren burua San Andres plazan zen azken manifestariak abiatu zirelarik
Euria barra-barra egin arren, Baionako karrikak euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko uholde bihurtu ziren atzo. Eguraldiak ebatsi zuen giroa jendeak eraiki zuen, presoen aldeko etengabeko oihuekin. "Historiko" hitzak zentzu lausoa ukan dezake, baina Ipar Euskal Herrian presoen eta iheslarien alde sekula izan den manifestaziorik handiena izan zen atzokoa. Ipar Euskal Herriko bertso finala izanik, manifestazioa tenorez abiatu zen Euskaldunen Plazatik.

Tenorez abiatu eta manifestazioaren burua 16:30 aldera heldu zelarik San Andres plazara, doi-doi ziren abiaturik azken manifestariak Euskaldunen Plazatik.

domingo, 4 de noviembre de 2012


Iheslarien kolektiboak Euskal Herriari

Argazkian, iheslarien kolektiboaren agerraldia gaur, Azkainen / Gaizka Iroz.

Munduan barreiaturik eta egoera ezberdinetan bizi garen Iheslari Politikoen Kolektiboko kideak konpromiso irmoa erakutsi nahi du Euskal Herrian hasitako aro berriarekin eta horretan bideratu beharreko gatazkaren konponbidearekin. Bi dira erronkak: nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea ekarriko dituen prozesu politikoan barrena egitea, alde batetik, eta gatazkaren ondorio gordinenak behin betiko gainditzea, beste batetik. Bai batean bai bestean, herri protagonismoa gako dugu. Eta iheslariok ere bi betebehar horiei ekarpena egiteko gogoarekin gatoz. Euskal herritar gisa prozesu politikoan parte hartzeko gogoarekin, eta erbestea behin betiko desager dadin bidea egiteko asmo sendoarekin.

Aukera politiko galantak sortu dira gure herrian. Itxaropenaz begiratzen diogu etorkizunari, baita etorkizun hurbilari ere. Eztabaida politikoa zabalzabalik dago euskal lurralde osoan.

Inposizioa eta asimilazioa oinarri duen Estatu espainoleko proiektu politikoak porrot egin du gurean. Antzuak ziren eta agortuak dira Moncloako Estatutuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren bitartez eraikitako egitura juridikopolitikoak. Egun ez da soilik Ezker Abertzalea ondorio horretara iritsi dena.

Zer esanik ez Ipar Euskal Herriaren aitortza ezari dagokionez. Inoiz baino indartsuagoa eta partekatuagoa da berezko erakundetzearen aldarria, adostasuna oso zabala baita eragile politiko eta sozialen artean, herri gogoaren isla.

Garaipen politiko oso garrantzitsua da euskal askapen prozesua honaino ekarri izana. Inposizioari ezetz esan genion guztion lorpena. Eskubideen gainean oinarritutako geroa eraiki nahi dugunon lanaren ondorio zuzena.

Zoritxarrez, estatuak ez dira gai gatazka historiko honi modu egokian eta demokratikoan aterabidea emateko. Indarkeria erabiltzen dute, egiturazko indarkeria Euskal Herriari kanpo

ELA ere Baionako manifestazioan izango da azaroaren 10ean

ELA-ren oharra:

ELAk bere afiliatuei dei egiten die datorren azaroaren 10ean Baionan frantses estatuari beste espetxe-politika bat galdatzeko egingo den manifestazioan parte har dezaten. Deialdian ehunka hautetsik eta hainbat erakunde sozial, sindikal eta politikok hartuko dute parte.

Gure sindikatuaren iritziz, zoritxarrez Frantziako espetxe-politika espainiar gobernuek egin izan dutenaren jarraipen itsua da. Hala gertatu da duela hainbat hamarkadatik hona sakabanatze politikarekin, eta are gogorrago PPk eta PSOEk 2000ko hamarkada hasieran sinatu zuten itun antiterroristaren ostean; aipatzekoa da Espainia eta Frantziako UGT, CCOO, CGT, CFDT, UNSA eta FO sindikatuek ere itunarekin bat egin zutela.

Aieteko Konferentzia egin zenetik eta ETAk borroka armatua behin betiko uzteko iragarpenetik urtebete igaro delarik, espainiar eta frantses estatuak lehengo jarrera gotorrari eusten diote. Alabaina, ELAk uste du elkarrizketa politikorako bideak urratu behar direla bizikidetzan ibilbide pertsonal eta kolektibo desberdinak bateratu ahal izateko eta gure herrian adiskidetzea eta normalizazioa irits ahal daitezen. Elkarrizketak ekarriko lukeen negoziazio baten bidez behin betiko bakea finkatuko litzateke, eta honek hain zuzen espetxe-politikan izango luke islada garrantzitsu bat.

Beraz, ELAk hautatu berria den Frantziako gobernuari eskatzen dio errotik alda dezala euskal preso politikoekiko daraman politika, eta espero du manifestazioa mugarria izatea gure herrian bakerantz egiten ari garen bidean.

ELAko zuzendaritza konfederalaren ordezkaritza batek deialdian parte hartuko du.

Espetxeak husteko garaiak dira, ez espetxeetan herritar gehiago sartzekoak

Aurore Martin Mauleko gaztearen atxiloketa dela etaHerrira mugimendutik honako gogoeta burutu nahi dugu:

- Gatazka konpondu eta benetako bake egoera bat erdiesteko lan ugari egin da azken hilabeteotan. Ipar Euskal Herrian bertan alderdi eta eragile  ugari elkartu  gara bide horri gure ekarpena egin eta  denon artean  bestelako egoera bat bilatzeko. Atxiloketa honekin bake gogoz den gizarteko eremu zabal bati bizkarra ematen dio Frantziako Gobernuak, eta Madrilgo bulegoetan idatzitako gidoia jarraitzen du,  gatazkaren konponbidean jarrera eraikitzaile bat hartu beharrean.

- Gatazkaren konponbideak preso eta iheslarien herriratzea ahalbidetu behar du. Espetxeak husteko garaiak dira, eta ez espetxean herritar gehiago sartzekoak.  Zentzu honetan, azken egunotan burutu diren atxiloketak eta eman diren espetxeratzeak deitoratu nahi ditugu Herriratik.

- Azaroaren 10ean euskal preso politikoen eskubideen alde Baionan deitu den manifestazioa indartzeko deia luzatzen dugu, finean, manifestazio honekin gatazkaren konponbidea eta bake egoera justu bat ere bilatzen delako.