domingo, 4 de noviembre de 2012


Espetxeak husteko garaiak dira, ez espetxeetan herritar gehiago sartzekoak

Aurore Martin Mauleko gaztearen atxiloketa dela etaHerrira mugimendutik honako gogoeta burutu nahi dugu:

- Gatazka konpondu eta benetako bake egoera bat erdiesteko lan ugari egin da azken hilabeteotan. Ipar Euskal Herrian bertan alderdi eta eragile  ugari elkartu  gara bide horri gure ekarpena egin eta  denon artean  bestelako egoera bat bilatzeko. Atxiloketa honekin bake gogoz den gizarteko eremu zabal bati bizkarra ematen dio Frantziako Gobernuak, eta Madrilgo bulegoetan idatzitako gidoia jarraitzen du,  gatazkaren konponbidean jarrera eraikitzaile bat hartu beharrean.

- Gatazkaren konponbideak preso eta iheslarien herriratzea ahalbidetu behar du. Espetxeak husteko garaiak dira, eta ez espetxean herritar gehiago sartzekoak.  Zentzu honetan, azken egunotan burutu diren atxiloketak eta eman diren espetxeratzeak deitoratu nahi ditugu Herriratik.

- Azaroaren 10ean euskal preso politikoen eskubideen alde Baionan deitu den manifestazioa indartzeko deia luzatzen dugu, finean, manifestazio honekin gatazkaren konponbidea eta bake egoera justu bat ere bilatzen delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.