Etxerat elkartearen oharra:
Ines del Rio eta Josu Bravoren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Ines del Rio eta Josu Bravo presoen hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela. Istripua gaur goizean gertatu da Leon inguruan. Euria hasi du eta errepidea irristakor jarri da, ondorioz, autoaren kontrola galdu dute eta erdibitzailearen aurka joan dira. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa dira, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez dute kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan dute burutu gaur Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, eta ezta bihar A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.
Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.