sábado, 20 de octubre de 2012


Aitzol Gogorza aske uzteko deia Basurtuko Ospitaletik


Iturria: Bilboko Branka

Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du erietxearen aurrean asteazkenetik bertan dagoen preso oreretarraren askatasuna eskatzeko. Beñat Zarrabeitia bozeramaileakGogorza eta beste 12 presoak askatzeko exijitu dio Espainiako Gobernuari etaGotzone Lopez de Luzuriaga bularreko minbizia duen preso arabarraren egoera azpimarratu nahi izan du gaurkoan, bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egunean.

Herrirak elkarretaratzea egin du gaur goizean Basurtuko Ospitaleko sarrera nagusiaren aurrean Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen preso oreretarraren askatasuna exijitzeko.

Gogorza gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituzten 13 presoetako bat da eta gaixotasun psikiatriko larria du. Asteazkenetik Basurtuko Ospitalean dago, dagokion tratamendu medikoa eman diezaioten. Elkarretaratzean, besteak beste, Txema Azkuenaga, Bilduko udal taldeko eleduna izan da.

Herrirako bozeramaile Beñat Zarrabeitiak azaldu duenez, nahasmen obsesibo kopultsiboa du Gogorzak. Ondorioz, “24 orduz lagunduta egon behar du eta suizidioen aurkako protokoloa ezarrita dauka”.

“Espetxean egoteak ez dio batere onik egiten bere gaixotasunari eta egoera denboran zehar luzatzeak bere osasun egoeraren kaltetzea sorrarazi du”, azaldu Zarrabeitiak. Honen aurrean, Herrirak “egoera honekin amaitzeko eta giza eskubideen haritik gaixo dauden presoak askatzeko” deia luzatu dio Espainiako Gobernuari.

Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna

Bestalde, gaurkoa bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna izanik, presoen eskubideen aldeko mugimendutik gogora ekarri nahi izan dute Gotzone Lopez de Luzuriagaren kasua. Izan ere, “munduan beste milaka emakumek bezala Gotzonek erebularretako minbizia pairatzen du eta gaurkoan Aitzolekin egin dugun bezala eta larri gaixo dauden gainontzeko presoekin bezala Gotzoneren askatasuna eskatu nahi dugu”, esan du Zarrabeitiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.