martes, 30 de octubre de 2012


Lepo bete da Bilboko Bizkaia aretoa 'Barrura begiratzeko leihoak' ikusteko



Iturria: Berria.info

Bilboko Bizkaia aretoan (EHUko paraninfo berrian) estreinatu zuten atzo film dokumentala eta urtea amaitu artean Euskal Herriko 30 hiri eta herritan eskainiko dute. "Berria" laguntzaile du filmak. Filmaren ekoiztetxe Zinez elkarteak esan du "polemika, mehatxu eta susmo txar guztiak bukatzeko modurik onena pelikula bera ikustea" izango dela. "Pairatutako jazarpenaren zentzugabetasuna agerian geratuko da".

Poza agertu du Josu Martinez zuzendari eta koordinatzaileak filma azkenean aretoetara iritsi delako. Espainiako Gobernuaren kanpaina bat zela medio, Zinez ekoiztetxeak uko egin zion hainbat erakunde publikok onartutako diru laguntza jasotzeari —31.000 eurori—. Hilabete eskasean, herritarren ekarpenekin 40.000 eurora iristea lortu zuten. Martinezek aitortu du, ordea, ez zela hau eurek nahi zuten estreinaldia, eta nekea ere badutela gaineratu du.

Mireia Gabilondo zuzendariak ere esan du jendeak filma gustatu zaion edo ez esatea falta dela orain eta bera ere pozik dela urtebete ondoren filma aretoetara iritsi delako.Espainiako Auzitegi Nazionalak filmaren kopia bat eskatu zuen irailean eta Eneko Olasagasti zuzendaria pozik agertu da Madriletik albisterik iritsi ez delako aste honetan.Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak filmean deliturik ba ote den ikertzeko eskatu zuen.

Dokumentalak bost euskal presoren bizipenak kontatzen ditu, bost zuzendariren begietatik. Ekainean amaitu zuten lana, eta Donostiako Zinemaldian estreinatzeko asmoa zeukaten. Antolatzaileen ezezkoa jaso zuten, ordea. Hala ere, aurre-estreinaldia egin zuten Zinemaldian VIktoria Eugenia antzokian, baina egitarau ofizialetik kanpo. Arrakasta handia izan zuen filmak.

Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi dira zuzendariak. Zinemaldian ez egotearen harira, bostek "Tabuak, beldurra eta leihoakiritzi artikulua idatzi zuten "Berria"-n.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.