jueves, 11 de octubre de 2012


Herrirak Ines del Rioren

 berehalako askatasuna eskatu du

Espainiako Entzutegi Nazionala Ines del Rioren kasu aztertzen ari da.

Audientzia Nazionala Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren kasuan kaleratutako epaia aztertzen ari da. Honen aurrean, beste behin ere,Herrirak Tafallako presoaren berehalako askatasuna eskatzen du.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratzen duela adierazi zuen. Hiru hilabete pasa dira Estrasburgok epaia kaleratu zuenetik eta Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten 66 euskal presoen oinarrizko eskubideak urratzen ari dira. Egoera hau ezin da luzaroan mantendu, giza eskubideak urratu, sufrimendua, oinazea eta tragedia besterik ekartzen ez dutelako.

Herriraren aburuz, normalizazioa eta bakea era inklusibo batean eraikitzeko garaia da. Aterabide positiboak behar dira pertsona guztien giza eskubideak errespetatuak izango diren agertoki bat finkatzeko. Hortaz, espainiako Audientzia Nazionaleko epaileei egoera berri hau onartu eta 197/2006 doktrinaren aplikazio bertan behera uzteko eskatzeko diegu. Euskal jendarteak sozialki arbuiatu eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak judizialki errefusatu duen neurria da 197/2006 doktrina.

Sufrimenduaren gurpilarekin amaitu beharra dago eta horretarako ezinbestekoa da de faktozko bizi osorako zigorra derogatzea. Giza eskubideen errespetuari dagokionez, espainiako Gobernuak nazioarteko komunitatearen aurrean bere burua homologatu behar du. Premiazkoa da muturreko jarrera extremistak alboratzea, giza eskubideak errespetatu eta espetxe politika bake eta konponbidearen bidean jartzea. Bide horretan eman beharreko lehen urratsetako bat Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 presoak askatzea da.

Eskerrik Asko
Herrira

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.