domingo, 14 de octubre de 2012


Etxerateko ordezkariak Equo eta

 EH Bilduko lehendakarigaiekin bildu dira

Argazkian, Etxerat eta EH Bilduko ordezkariak. 

Etxerat elkarteak lehendakarigaiekin egin behar duen bilkuren erronda hasi du gaur. "Bilkura hauen helburua, lehendakarigaiek guk geuk eta gure senide eta lagunek bizi duten egoeraren berri emateaz gain, eskaera zuzenak egiteko baliatu dugu", azaldu dutenez. Eta eskaerak honako hauek izan dira:
  • Espetxe politika honek eragiten dien eta eragiten duen sufrimendua aitortzea.
  • Salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea exijitzea.
  • Politika hau desaktibatzen ez den bitartean, sortzen dituen ondorioak arintzen laguntzea eta gainera, konponbide bat ematen saiatzea.
  • Publikoki Enara Rodriguezek jasan berri duen erasoaren salaketa egitea, eta gertatu dena argitzea exijitzea. Era berean, erantzukizunak aurkitzea ere eskatzen dute.
Eskaera hauek zuzenean egin ahal izan dizkie Etxerat elkarteko Nerea Eizagirre eta Jon Fano kideek, gaur, Equo eta EH Bilduko lehendakarigaiei beraiekin egindako egindako bilkuretan:

  • Equo alderdiko, Aitor Urresti, lehendakarigaiarekin gaur, 10:30ean bildu dira, Bilboko Carlton hotelean, eta bertan eskaera zuzen hauek egin dizkiete. Etxerat elkarteak modu positiboan baloratzen du bilkura hau. Izan ere, Equo alderdiak, eta bereziki Aitor Urrestik, adierazi die eurekin harremanetan egoteko interesa dutela. Eskaerei dagokienez, momentuko erantzunik jaso ez badute ere, eskaera hauek alderdiko kideen artean baloratuko dituztela esan diete, eta ahalik eta azkarren erantzun bat emango dietela ere baieztatu digute.

  • EH Bildu koalizioko lehendakarigaia den Laura Mintegirekin, berriz, 13:30ean bildu dira, Aralarrek Durangon duen egoitzan. Etxeratek bilkura honen balorazio positiboa egiten du, izan ere, EH Bildu koalizioko lehendakarigaia den Laura Mintegik adierazi die bat egiten dutela euren eskaerekin, eta beraien diskurtsoan barneratzen dituztela. Eskaera hauek, euren eskaera propio egiten dituztela gaineratu dute.
Honenbestez, ezin positiboagotzat ditu Etxeraten gaur egindako bilkurak. Eta hemendik hauteskundeetara bitarte ere, gainerako lehendakarigai guztiekin biltzeko nahia azaldu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.