lunes, 20 de agosto de 2012

Alderdi, koalizio eta instituzioekin egindako bilera errondaren balozarioa egin du Etxeratek

Atzo egin zuen Etxerat elkarteak agerraldia, alderdi, koalizio eta instituzioekin egindako bilera errondaren balorazioa eginez.
Mattin Troitiño (Etxerat elkarteko kidea):
Gaur hemen aurkitzen gara, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal preso politikoen senideak. Azken bi asteotan, gure senide preso gaixo larriek bizi duten egoera sostengaezina dela eta, Etxerat elkarteak,  euskal herriko alderdi politiko, koalizio eta Instituzioekin bilera erronda burutu du. Beti ere, gure senide preso gaixo larrien berehalako askatasuna bultzatze aldera, eta euskal gizartea ordezkatzen duten alderdi, koalizio eta instituzioen konpromiso eraginkorrak lortze aldera.

Abuztuaren 5ean, EHBildu koalizioarekin bilkura izan genuen. Bertan, Uribetxebarria eta gainontzeko preso gaixo larrien egoeraren inguruko kezka adierazteaz gain, EHBildu koalizioak bere  kompromisoak berrestu eta aurrera begirako ardura helarazi zion Etxerat alkarteari. Hortik ere, hurrengo egunetan donostiako ospitalean EHBilduko ordezkarien parte hartzea, egindako adierazpen publikoak, etab luze bat.

Abuztuaren 9an, bi instituzioekin batzartu zen Etxerat. Lehenik, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Martin Garitano eta Diputazioko bozeramailea den  Larraitz Ugarterekin. Egoera larriaren aurrean beren kezka agertu zuten eta konpromiso eraginkorrak hartzera konprometitu ziren. 

 Egun horretan bertan, Martin Garitanok Iosu Uribetxebarria Donostiako ospitalean bisitatu izana, Gipuzkoako Diputazioko arduradun nagusien inplikazio maila handia erakutsi zuen. Gerora ere ekimen ezberdinetan parte hartu eta adierazpen ezberdinak burutu dituztenak.

Garitano eta Larrarterekin batzartu ostean, Euskal Autonomi Erkidegoko Arartekoa den Iñigo Lamarkarekin bilkura izan genuen. Lamarkak ere, egoeraren larritasunak eskatzen zuen moduan, beharrezko kexa espedienteak bideratu zituen Madrileko Arartekora, Zaballako espetxera eta Entzutegi Nazionalera. Uribetxebarriaren komunikazio eskubidea bermatzeko eskaera ere bideratu zituen, baita ere presoa eta beren senideentzako ertzaintzaren aldetik tratu duina bermatzeko eskaera ere. Arartekoak, bere kexa eta larritasuna ere publiko egin zituen adierazpen Instituzional baten bidez, pasa den abuztuaren 14ean.

Eta azkenik, burututako bilkuren artean, atzoko egunean Ezker Anitza IU alderdiarekin batzartu ginen. Beraiek ere, beren oinarri sozialari egoeraren berri emateaz gain, beren iritzia publiko egingo zutela adierazi ziguten. Uribetxebarriaren eta gainontzeko preso gaixo larrien askatasuna galdeginez.

Hauek izan dira burututako bilkurak, non balorazio ona egiten dugun, naiz eta batzuek, Etxerat elkartearekin bildu ostean konpromisoak hartu dituzten, eta ez lehenago, egoera larriak eskatzen zuen moduan.

Bestetik, naiz eta harremanetan jartzeko saiakerak egin ditugun , PP, PSOE, UPyD eta EAJ.PNV alderdiekin ezin izan dugu bilkurarik burutu. Lehenengo hiru alderdiek, PPk, PSOEk eta UPyDk, gure bilera eskaerari bizkarra eman diote. Uribetxebarriak bizi duen egoera larriari bizkarra emanez, eta are gehiago, bere sufrimenduarekin jarraitzeko jarrera azalduz. Sufrimendua eta heriotza besterik ekartzen ez duen espetxe politikaren kudeatzaile eta defendatzaile amorratuak direla nabarmenduaz horrela.

EAJ.PNV alderdiarekin harremanetan jartzeko aukera izan izan dugu. Naiz eta gaur den eguna non ez dugun beraien berririk izan. Eta are gehiago, beren alderdiko buru diren Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek arduragabekeria osoz, adierazpenak egin dituzten Iosuren egoeraren inguruan. Esan beharra dugu, Etxerak elkarteak ez dituela horrelako jokaerak onartuko. Egoera larri baten aurrean zentzuz jokatu beharrean, beren mesede politiko eta partidisten arabera jokatu dutelako berriro ere. Eta beren benetako interesak agerian utziaz. Oinarrizko giza eskubideen bermean oinarritzen ez direnak, inondik inora.

Iosu Uribetxebarriaren egoera larriak alarma guztiak piztu egin ditu. Eta zoritxarrez,  gaur egun egoera berdinean topatzen gara. Preso gaixo larrien egoera, edota sakabanaketa politikaren ondorio lazgarriek eraman gaituzte euskal herriko hainbat eragileekin hitz egitera. 

Argi eta garbi utzi nahi dugu, Uribetxebarriari 2005ean diagnostikatu zioten minbizia, eta gerora 2007an ukatu zitzaion askatasuna, egungo egoera atzeraezinera eraman gaituela. Espainiar Gobernuak, Iosu Uribetxebarria heriotzera eraman du. Eta espainiar Gobernua bezala, denbora guzti honetan bere laguntzaile zuzenak izan direnak ere, EAJ.PNVren kasua bezala. 

Mendeku gosean eta krudelkerian oinarritutako espetxe politikak bere horretan jarraitzen du. Eta egun batetik bestera, Uribetxebarria bezelako beste egoera baten aurrean topatu gaitezke. Horregatik guztiagatik, gaixotasu larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Minutu bat bera ere, gure senideen bizitzarekin jolastea baitakar.

Guzti honegatik, eta egoera larri honek urgentziazko jarrerak behar dituelako, larunbat honetan, Iosu eta gainontzeko preso gaixo larrien askatasuna exijitzeko, eguerdiko 12.30etan Bilbon burutuko den manifestaziora deia egiten dugu. Gure senideen bizitzarekin jolasterik ez dagoelako, eta bizirik eta etxean nahi ditugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.