Herriraren irakurketa Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurrean
197/2006 doktrinaren bitartez Bizi osorako zigorra de fakto aplikatuta duten hamasei euskal preso politikoen errekurtsoak atzera bota ditu gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Herriraren ustez, erabakia eskandalu juridikoa da, giza eskubideen urraketa larria eta euskal jendartearen bake eta konponbide nahiari mesprezu egiten dio.
Iragan den uztailaren 9an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina errefusatu zuen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak derrigor bete behar dira, baina Espainiako Gobernuak demokratikoki ezinezko homologazioa duen jarrera hartzea erabaki du. Espainiako Gobernuaren jarrerak Euskal Herrian zabaldu den agertoki berriarekiko beldur itzela erakusten du. Iraganeko errezetak behin eta berriz errepikatuz, errezeta garratz horiek mendekua eta giza eskubideen urraketa dute ardatz nagusitzat.
Espainiako Gobernuak nazioarteko komunitatearen duen sinesgarritasuna hutsaren hurrengoa da hainbat esparrutan. Giza eskubideen errespetuari dagokionez, Rajoyren Gobernuaren jarrera onartezina da. Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia errespetatu eta aplikatzeko kontrako jarrera; Iosu Uribetxebarriaren espetxealdia luzatzeak arrasateko bizilaguna heriotzera gerturatzen du eta sakabanaketa politika indarrean mantentzeak milaka euskal herritarren bizitzak arriskuan jartzen ditu.
Azkenik, egoeraren erabateko larritasuna dela-eta, Herrirak indarrean dagoen espetxe politika ez gizatiarra eta Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko neurri, mobilizazio eta iniziatiba berriak aurkeztuko ditu bihar Donostia Ospitalean. Hitzordua, 11:30ean izango da.
Eskerrik asko
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.