domingo, 26 de agosto de 2012

Azken informazioen harira, Herrirak prentsa oharra kaleratu du:

Iosu Uribetxebarriaren egoeraren harira azken orduetan zabaldutako informazioaren inguruan, Herrirak honakoa adierazi nahi du: Aitzakiekin amaitzeko unea da eta Iosu Uribetxebarriak aske geratu behar du inolako atzerapenik gabe. Legez eta eskubidez hala beharko luke aspaldi. Lotsagarria da bizitzen ari garen egoera eta giza eskubideekiko adar jotze makabroa da bere gaixotasunaren ondorioz hiltzera doan pertsona bat espetxeratuta mantentzea.

Soluzioen garaia da, bake eszenatoki inklusibo bat eraikitzeko guztion ekarpen positiboa ezinbestekoa da. Zoritxarrez, Espainiako Gobernuak publikoki darabilen diskurtsoa eta aurrera eramaten ari den jarduna erabat kontrajarriak dira. Hitzez, legea bete eta giza eskubideak errespetatuko dituela esaten du, praktikan giza eskubideak errespetatu eta ez eta bere legea ere ez du betetzen. Ekintzek mendeku gordin baten aplikazio eta eszenifikazio praktikoa irudikatzen dute, euskal jendartearentzat egoera tragikoa da hau. Praktikan Talion legea erabiltzen ari da Espainiako Gobernua. Europar Batasunaren testuinguru osoan parekorik ez daukan egoera baten aurrean gaude.

Iosu Uribetxebarriak aske behar du eta egoera honek lehenbailehen amaitu behar du. Horrekin batera, Iosu Uribetxebarriaren kasua berriro gerta ez dadin neurriak hartzea eskatzen dugu. Horiek horrela, asteburu honetan burutuko ditugun mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu hiritarrei. Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko, euskal geografia osoko hainbat puntutan mobilizazioak, barauak, itxialdiak, martxak eta bestelako hainbat ekimen izango dira hiri eta herrietan. Eskerrik asko Herrira

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.