martes, 28 de agosto de 2012

Iosu Uribetxebarriari babesa emateko borrokaldiak martxan jarraitzen dute

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen aferarekin jarraituz, Iosu Uribetxebarria ere hiltzen ari den arren preso jarraitzen du, eta Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoek euren babesa ematen jarraitzen dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iosu Uribetxebarria gose greban sartu zenetik, borroka ezberdinak jarri dituzte martxan euskal preso politikoek; hauetako gehienak gose greban sartu zirelarik.

Espetxeetako borrokak forma ezberdinak izan dituzte, ekimen ezberdinak burutu direlarik: barauak, espetxeko janariari uko egitea, itxialdiak, elkarretaratzeak... Baina, euskal preso politiko gehienek gose grebak egin dituzte, eta egiten jarraitzen dute. 58 espetxetik gora izan ziren gose greban sartu ziren espetxeak. 

Egunak aurrera joan diren heinean zenbait presok gose grebak bukatutzat eman behar izan dituzte arazo fisikoen ondorioz: konortea galtzea, bilirrubinarekin arazoak, giltzurrunetako arazoak, glukosarekin arazoak... 

Zenbait kasutan arazo hauek presoen osasunean ondorioak izan dituzte, adibidez:
  • Sevilla II espetxean aurkitzen den Manu Gonzalez presoak gose greba amaitu behar izan zuen giltzurrunetako gutxiegitasunagatik (insuficiencia renal).
  • Granadako espetxean aurkitzen den Egoitz Koto presoak konortea bi aldiz galdu zuen ziegan, oso ahul aurkitzen zen.
  • Fresnesen aurkitzen den Aitor Garcia presoak koliko nefritikoa izan du.

Hala ere, arazo fisikoengatik gose grebak bertan behera utzi behar izan dituzten presoek ere beste borroka batzuk abiatu dituzte (itxialdiak, barauak...).

Zenbait presok gose greba bukatutzat eman duten arren, oraindik euskal preso politiko askok jarraitzen dute gose greban, jada egun asko direlarik ezer jan gabe daramatzatenak. Egun honako 26 espetxe hauetan jarraitzen dute gose grebak burutzen:
  • Algeciras: 18 egun gose greban
  • Almeria: 15 egun gose greban
  • Cáceres: 16 egun gose greban
  • Clairvaux: 18 egun gose greban
  • Cordoba: 17 egun gose greban
  • Daroca: 16 egun gose greban
  • Fleury - D2: 18 egun gose greban
  • Fleury - D3: 20 egun gose greban
  • Fresnes - D1: 19 egun gose greban
  • Fresnes - D3: 19 egun gose greban
  • Huelva II: 16 egun gose greban
  • Jaen II: 16 egun gose greban
  • Joux La Ville: 17 egun gose greban
  • Liancourt: 16 egun gose greban
  • Lyon Corbas: 15 egun gose greban
  • Mansilla (Leon): 16 egun gose greban (espetxe honetan preso batek )
  • Monterroso: 16 egun gose greban
  • Moulins - Preb. : 16 egun gose greban
  • Murcia I: 15 egun gose greban
  • Ocaña I: 16 egun gose greban
  • Ocaña II: 15 egun gose greban
  • Sevilla II: 19 egun gose greban
  • Soria: 15 egun gose greban
  • Valencia II: 14 egun gose greban
  • Valencia III: 17 egun gose greban
  • Villefranche Sur Sâone: 16 egun gose greban
Zerrendan ikus daitekeen bezala, espetxe gehienetan 15 egunetik gora daramatzate gose greban. Bereziki kezkagarria da horrenbeste egunetan ezer jan gabe egotea, honek osasunean izan ditzakeen ondorioak kontutan harturik.

Honegatik guztiagatik, egoera honekin berehala amaitzeko beharra ikusten dugu. Iosuk aske egon behar du bere eskubidea delako, eta ezinbestekoa da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoak ere aske egotea. Ezin da Iosuren egoera errepikatu, eta ezin dira Txusekin izandako jarrera bezalakoak errepikatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.