domingo, 26 de agosto de 2012

Frantziar eta espainiar espetxeetatik jasotako azken informazioa: borrokaldiak

Iosu Uribetxebarriaren egoera larria dela eta, espetxeetan hainbat ekimen burutzen ari dira egunotan, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Espetxe batzuetan gose grebak utzi eta bestelako ekimenak burutzen ari dira. Horien artean, itxialdiak, txandakako baraualdiak, gutun bidalketak, afariari edo espetxeko janariari uko, kontaketetan salaketa txartelak erabili, elkarretaratzeak, telefono deiei uko, etab. 

Espetxe batzuetan berriz, gose greba mugagabearekin jarraitzen dute. Espetxetako zerrenda eta bakoitzean ematen ari diren gertaerak:
  • A Lama: Gose greba utzi dute eta bestelako protesta ekimenak burutzen ari dira.
  • Alicante: Orain arte espetxeko janariari uko egiten zioten presoek gose greba mugagabea hasi zuten abuztuaren 22an.
  • Almeria: Gose greba mugagabearekin jarraituko dute. Iratxe Yánez-ek gose greba utzi zuen atzo, abuztuak 22 asteazkena, laister Madrileko Auzitegi Nazionalera eraman behar dutelako eta bidaia baldintza onetan egin nahi duelako. Zazpigarren modulokoek abuztuak 24eko gaueko 12etan gose greba utziko dute. Bertan aurkitzen den Gari Arruarte preso gaixo larria min handiak ditu eta mugitzeko zailtasunak dauzka gose grebaren eraginez.
  • Badajoz: Seigarren moduloko presoek gose greba utzi zuten pasa den abuztuaren 22an. Beste moduloko lau presoek gose greban jarraitzen dute. 
  • Castello I: Gose greba utzi zuten abuztuaren 22an. 
  • Castello II (Albocasser): Abuztuaren 23an gose greba utzi zuten.
  • Chalones en Chanpagne: Pasa den abuztuaren 18an gose greba utzi zuten. Espetxeko janariari uko egiten diote, telefono deiei uko egiten diete eta itxialdian aurkitzen dira. Bisitetarako bakarrik irteten dira ziegetetik. Patiora ere ez dira irteten. 
  • Cordoba: Abuztuaren 22an gose grebe utzi zuten. Bertan dagoen Iñaki Kañas presoak abuztuaren 19an gose greba utzi zuen, botaka egiten hasi zelako. 
  • Curtis: Abuztuaren 22an gose greba utzi zuten. Preso batzuk abuztuaren 19an, beste batzuk abuztuaren 20ean eta besteek 22an. 
  • Estremera: Gose greba utzi zuten abuztuaren 22an. 
  • Fleury: Emakumezko eta gizonezko euskal preso politikoek gose greba mugagabearekin jarraitzen dute. Baraualdi iraunkorra abuztuaren 9an hasi zuten batzuek eta 12ean beste presoek. Hortaz, preso batzuk 16 egun ezer jan gabe daramete eta beste batzuek 13 egun. 
  • Granada (Albolote): Iosu Uribetxebarria askatu arte gose greba mugagabearekin jarraituko dute. 
  • Herrera de la Mancha: Lehenengo modulokoek gose greba utzi dute, abuztuak 23 gauean. Astearteko itxialdiak burutuko dituzte eta gaueko kontaketan “Iosu askatu” txartelarekin egongo dira. 
  • Mansilla de las Mulas (Leon): Gose greba utzi zuten abuztuaren 22an. Mikel Korta presoak gose grebarekin jarraitzen du. 
  • Monterroxo: Emakumezko eta gizonezko preso politikoak gose greba mugagabearekin jarraitzen dute. Abuztuaren 13an hasi zuten gose greba mugagabea. 12 egun daramatzate ezer jan gabe. 
  • Murcia II: Abuztuaren 23an eta 24ean gose greba utzi zuten preso guztiek. Emakume preso politikoek gose greba utzi behar izan dute osasun arazoak direla eta. Espetxeko medikuak dieta biguna “dieta blanda” egiteko agindu die, baino segurtasun zuzendariak ezezkoa eman die. Bertako sukaldean agindu du ez emateko inolako dieta berezirik. 
  • Navalcarnero: Gose greba utzi zuten abuztuaren 22an. 
  • Puerto I: Abuztuaren 22an gose greba utzi zuten. Geroztik, salaketa idatziak eta afariari uko egiten diote. Jokin Zerain presoak gose greba utzi zuen, oso ahul zegoelako eta takikardiak zituelako. Guztira 8 kilo galdu ditu.
  • Puerto II: Gaur goizean, abuztuak 24, bertan dauden preso politikoek gose greba utzi dute. Horien artean, Agustin Almaraz-ek ere gose greba utzi behar izan du, bizkar-hezurreko gaitz bat duelako eta bizkarrean eta belaunetan minekin egon delako. 
  • Topas: Bertan dauden presoek gose greba utzi dute
  • Uzerche: Mattin Olzomendi presoak espetxeko janariari uko egiten dio abuztuaren 13tik.
  • Valladolid: Gose greba utzi dute eta bihartik aurrera, abuztuak 24 ostirala, txandakako baraualdiekin hasiko dira. Egun bakoitzean modulo batek baraua egingo du. 
  • Zuera: Abuztuaren 23an gose greba utzi zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.