lunes, 20 de agosto de 2012

Konponbide garaia da, preso gaixoak kalera, Gernikako Akordioaren ekitaldi arrakastatsua

Bero sargoriari aurre eginez, atzo eguerdian hainbat izan ziren Bilboko Euskadi Plazara bertaratu ziren hiritarrak. Bertan, Gernikako Akordioak deituta “Konponbide garaia da, preso gaixoak kalera” lelopean ekitaldi nazionala izan zen. Josu Murgiak eta Sonia Gonzalezek hartu zuten hitza Gernikako Akordioaren izenean eta ekitaldiaren amaieran Donostia Ospitalearen Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren alde gose greban daude hamabi herritarrak oholtza gainera igo ziren. Euren izenean, Fran Baldak eta Jon Garayk hartu zuten hitza eta Iosu eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu zuten.

Bideoan (Iturria: Ateak Ireki) Donostiako ospitaleko gose grebalariak Bilboko ekitaldian:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.